LITERATURA

Abian da Haur literaturako Mikel Zarate XIV. Saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana
bultzatzeko asmoz, Haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Lanak bidaltzeko epea, apirilaren 30ean amaituko da.

Lehiaketara Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte partehartzaileek, eta bidaliko dituzten lanek, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 izan ditzakete.

Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria. Aretxalde, 1 48196 Lezama

Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao Barruetabeña, Maribel Aiertza Rementeria, eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina).

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button