IKUS-ENTZUN

“Animadeba” Nazioarteko Animazio Zinemaldia izango da hemendik aurrera

Animadeba eraldatuko dute antolatzaileek, eta hemendik aurrera Nazioarteko Animazio Zinemaldia izango da, eta animaziozko zinea ardatz hartuta, film luze eta  laburrez betetako programazio oparoa izango du.

Aurtengo ekainaren 19tik 23ra bitartean ospatuko den Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiak bere 12. edizioaren deialdia ireki du. Film laburrak aurkezteko epea martxoaren 22an amaituko da, partaideek Sail Ofizialean eta Zuzendari Gazteak Sailean lehiatzeko aukera izango dute.

“2018ko abenduan izan zen Euskal Herriko animazio mostrarik zaharrenaren azken edizioa. Baina ez da hemen amaitzen mostra; eraldatu egingo da, Nazioarteko Animadeba Zinemaldia bilakatuz, 2019ko ekainaren amaieran ospatuko delarik Gipuzkoako kostan kokaturik dagoen Debako herrian”.

Zinemaldiaren oinarriak web-orrian argitaratu dira eta izen-emate deialdia irekia dago, Film-Freeway plataformaren bitartez egingo da. Aurtengo edizioa nazioarteko animaziozko film laburrei irekia dago, Sail Ofizialean eta Zuzendari Gazteak Sailean parte hartzeko.

Oinarriak, zinemaldiaren web-atarian daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button