IKUS-ENTZUN

Víctor Iriarte eta Izibene Oñederra, FAS zineklubean

Gaur, apirilak 8, bi euskal zinegile izango dira Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean:  Víctor Iriarte eta Izibene Oñederra. Biak ala biak zinegile bereziak dira, lehenengoak zine esperimentala jorratzen du; bigarrenak, berriz, animazioa.

Oñederra azkoitiarrak Hotzanak, For Your Own Safety (2013) film laburra aurkeztuko du, FASeko KORTeN! film laburmetraien zinemaldiaren baitan.

Iriarte bilbotarrak, aldiz, Invisible izenburuko lan luzea aurkeztuko, zinegilea, gainera, El Carmen aretoan izango da emanaldia aurkezteko. Victor Iriarteren ikus-entzunezko proiektuak Mursegoren bigarren lan diskografikoaren grabazioa jasotzen du dokumentala erabiliz. Hortaz, lan baten prozesua jasotzeaz gain, ikus-entzunezko erretratua da. Horrez gain, musikaren mundua abestitik irudietara nola eraman daitekeen lantzen duen ikerkuntza izango da.

Iñigo Astiz kazetariaren hitzetan, “Ia ikusten ez den film bat sortu du Victor Iriarte zinemagileak. Pantaila beltz bat, eta soinurik ez. Bi hitz soil: «Baso bat». Gero, pantaila beltza berriz ere, eta beste hiru hitz. «Baso elurtu bat». Nahikoa, ikusleak buruan baso elurtu bat hazten igartzeko. Banpirorik gabeko banpiro film bat dela dio berak, autorik gabeko road movie bat, maitasun film bat eta musikal bat. Eta egia da dena, baina, nagusiki, Maite Arroitajauregi Mursego musikariari buruzko film bat da Invisible (Ikusezina)”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button