MUSIKA

Boom Boom Kid, The Driver eta Nothing Box-ek Errenterian joko dute gaur

 

Errenteriak Niessen aretoak hiru talde interesgarri jasoko ditu gaur: Boom Boom Kids (Argentina, hardcore-pop), The Driver (Kantabria, post-punk) eta Nothing Box (Donostia, new wave). Kontzertua Oarso Musikak ondu du, eta 20:30ean hasiko da.

Boom Boom Kid Carlos Rodriguez argentinarraren egitasmoetako bat da, eta bere jarioan punk errodun doinu popzaleak antzematen dira, bestelako estiloetara ere jauzi eginez, tartean, surfa. Oarso Musikaren arabera, “bere estiloan hardcorea, punk-rocka eta pop kutsuko abestiak nabariak dira”.

The Lupers eta Idolos del Extrarradio taldeetako abeslarien proiektua da The Drive. Elektronika kutsuko post-punk amorratua egiten dute kantabriarrek, synth-punk etiketa egokia da haien proposamena definitzeko. Oraintsu, 1015 izenburuko lehendabiziko lana argitaratu dute, frustrazioz beteriko hitz oldarkorrekin jantzia. “Ezohizko instrumentuekin eginiko punka egiten dute”.

Azkenik, Donostiako Nothing Box talde gaztea da, baina trebeak haien instrumentuak jotzen. “Beraien estiloa pop-rock alternatiboa edo new-wave dela esan daiteke”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button