ESZENA

Amorebieta-Etxanon zirko tailerra antolatu da sarean bertako umeentzat

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gazteria eta Euskara Sailak, udal liburutegiarekin batera, makina bat jarduera antolatu ditu sarean etxeko giroan egiteko. Eskainiko diren jarduera guztiak euskaraz izango dira.

Oraingo honetan etxeko gaztetxoentzat zirko tailerra antolatu da eta oso sinplea izango da, izan ere, etxeko tresnekin zirkuko ikuskizunak egin ahal izango dituzte txikienek. Tailerraren ardura Txitatoki Urdabai Zirko Eskolak izango du eta maiatzaren 18tik 22ra eskura izango da.
Horretaz gain, hilabete honetan Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren saio bi egongo dira. Lehenengoa 8tik 14rako astean ikusgai egongo da, Emakume paregabeak; eta bigarrena emozioei buruzkoa izango da eta maiatzaren 22tik 28ra ikusi ahal izango da.
Gainera, Aitor Ormaetxearen eskutik Kontuleku saio berri bi egingo dira, lehenengoa maiatzaren 15etik aurrera eta bigarrena maiatzaren 29tik aurrera.

Diogun bezala makina bat kontu egiten ari dira Zornotzan. Aipatutakoaz aparte eskulan lehiaketa berri bat egongo da. “Zelaietako Urgozo parkea izango da oraingoan protagonista. 12 urte arteko umeek parte hartu ahal izango dute, eta etxean dituzten materialekin iturria irudikatu beharko dute. Egindako lanaren argazki bat bidali beharko dute ondoko helbidera maiatzaren 14a baino lehen: gazteinfo@amorebieta.eus.”

Umeentzako jarduera guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button