MUSIKA

Wooden Shjips banda psikodelikoak Donostian joko du

Larunbatean, AEBetako Wooden Shjips banda psikodelikoak Donostiako Dabadaba aretoan joko du, 20:30etik aurrera, The Asteroid No.4 taldearekin batera. Azken hori ere AEBetako banda da.

Wooden Shjips taldeak V. (Thrill Jockey) izenburuko diskoa plazaratu du oraintsu, orain arte argitaratu duen lanik atseginena da, eta batzuetan Britainia Handiko shoegaze estilo taldeen proposamenetara gerturatzen da.

Laukoteak hamar urte inguru daramatza diskoak grabatzen. Bere jarioa AEBetan 60ko hamarkadan garatutako psikodelian oinarritzen da. Nolanahi ere, ez da revival taldea. Bere diskoetan kantu luzeak eta errepikakorrak grabatzen dituzte; erritmo aldaketa gutxi egiten dituzte euren kantu monolitiko bezain hipnotikoetan. The Velvet Underground, Soft Machine, Spacemen 3, Neu!, edo 13th Floor Elevators aipa daitezke euren eraginen artean.

The Asteroid #4, bestalde, Philadelphia hirian eratu zen 1990eko hamarkadan, eta Wooden Shjipsen antzeko parametroetan mugitzen den taldea da, alegia, psikodelia eta shoegaze. Donostian aurten argitaratutako Collide (13 O’Clock Records) izenburuko lana aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button