ESZENA

ACT jaialdiko saridunak

Joan den larunbatean bukatu zen ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiaren hamaikagarren edizioa. Bukaerarekin bat eginez aurtengo saridunak ere jakinarazi dituzte.

ACT eszena lan laburren lehiaketa ere bada eta, horrexegatik nazioarte mailako epaimahai batek (Itziar Lazkano aktore euskalduna, Tarragonako Joan Negrié aktore eta programatzailea eta NakHyun Kang zuzendari korearra) bina aipamen eta sari eman ditu aurtengo edizioan.

Epaimahaiaren erabakia honako hau izan da:
Aktore onenaren saria, beraien zehaztasunagatik, trebeziagatik eta batere hitzik gabe ikuslea hunkitzeko duten gaitasunagatik, Lasala konpainiako Jaiotz Osa eta Judith Argomaniz bikotearentzat izan da, Hooked lanagatik (Euskal Herria)

Zuzendaritza onenari saria, El Pollo campero: Comidas para llevar konpainiari eman zaio, eta bere lana Sekvantaro. Piezas Co-dependientes de duración relativa en las que las actrices intentarán no hacer teatro (Bartzelona-Cadiz)

DURI-ACT saria, Frantziako Betti Combo konpainiarentzat izan da, egindako Al cubo lanarengatik. Sari hau eskuratzeagatik, Seuleko Duri Dance antzokian antzezteko parada izango da 2014-2015 sasoian, bidai eta ostatua ordainduta.

Eta ACT saria, Madrileko Silbatriz Pons konpainiarentzat izan da, Ni si ni no sino todo lo burlesco lanarengatik, lengoaia eszenikotan berrikuntza egiteagatik eta bere erakargarritasunagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button