ARTEA

Alberto Letamendi artistaren loturak

Loturak eta Lokarriak izeneko erakusketa zabaldu du Alberto Letamendi artistak, Bastero Kulturgunean, ekainaren 2ra bitartean.

Pintura lanetan bai eskultura lanetan hainbat teknika erabiltzen ditu Alberto Letamendi artistak, hala ere, material naturalak lehenesten dituela igartzen da. Bere ekoizpen artistikoan aniztasun kulturalarekiko interes handia nabaria da eta baita ingurumen eta pertsonekiko sortzen dituzten ondorioekiko kezka ere.

Erakusketa elkarrizketa berezia balitz bezala aurkeztu da, bi autore garaikideren testuetan oinarrituta: Franz Kafka (pertsonaia urduriak, beldurrak, zalantzak,…) eta George Orwell (fantasia distopikoa).

Azken finean, erakusketak dualitateari (maila pertsonalean edo gizartean) buruz hausnartzeko gonbitea izan nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button