IKUS-ENTZUN

Akira Kurosawa zuzendari japoniarrari buruzko zinema-zikloa, Iruñean

Otsailaren 23ra bitartean, Iruñeko Kondestableko ekitaldi-aretoan, Akira Kurosawa zuzendari japoniarrari buruzko zinema-ziklo bat egingo da. Larunbateroko programazioan zazpi film pantailaratuko dira guztira.

Joan den larunbatean izan zen lehen emanaldia Shubûn (1950) pelikularekin. Aste honetako larunbatean, urtarrilak 19,  Kurosawaren filmetatik txalotuenetariko bat, Ikiru (1953) proiektatuko da. Bizitzaren zentzua aurkitzeko beharrari buruzko existentzia-hausnarketa bikaina da film hori. Bizimodu arrunt eta monotonoa zeraman Kanji Watanabe izeneko funtzionarioak, minbizi sendaezin bat diagnostikatzen dioten arte. Une hartatik, bere bizitzari zentzu bat aurkitzeko beharra sentitzen hasten da.

Datozen asteetan,  Shichinin no samurai (urtarrilak 26) , Kumonosu-jô (otsailak 2), Yôjimbô (otsailak 9), Tengoku to jigoku (otsailak 16) eta Dodes‘Ka-Den (otsailak 23) tituludun pelikulak ikusteko parada egongo da. Azken film hori Kurosawaren lehen kolorezkoa da, eta Tokioko periferietako biztanleen egunerokotasun lazgarriak kontatzen ditu.

Aipaturiko filmen gaineko informazio guztia hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button