ARTEA

Kepa Garrazaren margolan fikzionatuak ikusgai Bilbon

Kepa Garrazak (Berango, 1979) argazki itxura duten margolan koloretsuak egiten du. Horietako batzuetan Debbie Harry Blondie taldeko abeslariarekin agertzen da New Yorken, 1983an. Fikziozko uneak dira, artista bizkaitarrak pintaturikoak.

Blondie ez da Bilboko Windsor galerian dagoen erakusketan ikus daitekeen pertsonaia famatu bakarra, Andy Warhol eta Jean-Michel Basquiat artistak ere bertan daude, besteak beste. Hala, Warhol eta Basquiatekin agertu ez ezik, Vanity Fair edo Artforum aldizkarietako azaletan ere ageri da Garraza. Woody Allen zuzendariak filmatu zuen Zelig filmeko pertsonaia izango balitz bezala.

Erakusketa bihar, azaroak 23, inauguratuko da, eta zabalik izango da 2013ko urtarrilaren 10era bitarte. Artista bera erakusketaren ardatz izanik, asmaturiko Kepa Garraza pertsonaia famatuaren izenak eta abizenak osatzen dute erakusketaren izenburua.

Argazkiak simulatzen dituzten margolan hiperrealisten bitartez, ego-trip artistiko, umoretsua eta bitxia ikus daiteke. Erakusketak zentzu kritikoa ere badu. Jaime Cuencaren hitzetan, “serieak egun artearen munduak duen antzerkiko eta gezurrezko izaera islatu nahi du”. Hala, artearen unibertsoaren inguruan egiten diren inaugurazio festak, hedabideek igortzen duten irudia, artisten egoak, glamour-a, eta neurriz kanpoko salmentak, besteak beste, kolokan jarri nahi ditu irudimentsu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button