ESZENA

Bilboko Kalealdiak aparteko agertoki bilakatuko du itsasadarra

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak oso eszenatoki berezi bilakatuko du Bilboko Itsasadarra, izan ere, ekainaren 30tik uztailaren 2ra arte, kokapen horretarako berariaz diseinatutako proposamen itzelak gauzatuko dira.

Bertan, bi ikuskizunez gozatu ahal izango da: alde batetik, Nostraxladamus aragoiarren Volatineros pieza, itsasadarraren bi aldeetan ikusi ahal izango dena, Areatzako Kaian eta Erripako Kaian; eta, bestetik, Le Piano du Lac, Frantzia eta Asturiaseko Swing and Swim konpainiarena.

Volatineros produkzio-apustu desafiatzailea da, diziplina anitzekoa, poetikoa eta ikusizkoa, ikusle guztientzat. Horretarako 90 metroko kablea jarriko da 10 metroko altueran, eta hor hiru funanbulista, bi akrobata eta hiru musikari zintzilik izango dira.

Le Piano Du Lac lanak musika, antzerkia eta dantza bateratzen ditu agertoki naturaletan. Lan horren bidez, ikusleak gonbidatzen dituzte urari buruzko poesia-une bat bizitzera, edertasun bereziagatik aukeratutako ur-, natura- edo hiri-inguruneen bihotzean.

Itsasadarrean egingo diren lanez gain, egunotan, Bilboko Kalealdiak hiriko beste txoko batzuk hartuko ditu makina bat ikusgarri haizatzeko.

Jaialdiaren inguruko informazio osoa dossier honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button