ESZENA

Euskal Herriko dantza-konpainientzako deialdia

Miarritzeko Malandain Balletaren Le Laboratoire De Recherche Chorégraphique Sans Frontièresek eta Bilboko La Fundicionek, Euskal Herriko dantza-konpainiei edota taldeei zuzenduriko Begirada Gurutzatuak proiektua ondu dute. Egitasmoa honetan datza: saiakera ireki, tailer eta ikuskizunen aurkezpen orokorraren antolaketa.

2013. urteko deialdi hau amateurrei, aurre-profesionalei eta profesionalei zuzenduta dago, eta egitaraua ondokoa izango da: konpainia bakoitzaren piezaren laburpenaren saiakera irekia (aurkezpena ikusleekin izango da, 30 minutu konpainiako). Horretaz gainera, lehenengo konpainiaren tailerra edo topaketa izango da Laboratoire Chorégraphique Sans Frontièreseko kideekin.

Otsailaren 27an, Miarritzeko Théâtre du Coliséen lehenengo konpainiaren ikuskizuna taularatuko dute eta bigarren konpainiaren tailerra edo topaketa ere izango da Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières-eko kideekin.

Azkenik, otsailaren 28an, Miarritzeko Théâtre du Colisée bigarren konpainiaren ikuskizuna antzeztuko dute.

Proposamenak urriaren 15era bitarte bidal daitezke ondoko helbidera: info@lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button