LITERATURA

Literatura Eskolaren aurtengo lehen saioa

Arrasateko Kultur Aretoan bilduko dira aurten lehen aldiz, literatura eskolakideok, urtarrilaren 21ean.

Egun horretan Ixiar Rozas izango da akuilaria, eta honek proposatuko duen berbagaia Idazketa luzatuz, begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei izango da.

Ekimenaren webgunean irakur daitekeenaren arabera, “dramaturgia berriak eta antzerki postdramatikoaren testuinguruan kokatzen diren praktika eszenikoak aldatu egin dira, aldatzen doaz eta aldatuko dira bizirik jarraituko badute. Izaera ireki horretan, besteak beste, harreman berri bat sortzen da testuarekin. Testua eszenan dauden elementuen artean beste bat baino ez da, dramaturgia osatzen duten gainontzeko elementuak bezain garrantzitsua, eta ondorioz eraldatzen doa kreazio prozesuaren baitan”.

Saio honetan bilakaeran dagoen zerbait bezala ulertuko dute performatibitatea: irekia dena, datorrenari irekia dagoena, eta leku aldatzeak sortzen dituena. Hainbat adibide ikusiko dituzte eta idazketa luzatzen saiatuko dira ariketen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button