ESZENA

ACT gaur berton hasiko da

Maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitarte egingo da Bilbon eta Barakaldon ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien Jaialdia. Beraz, gaur, maiatzak 30, bertan eszenako abangoardiaren ateak zabalduko ditu ACTk.

Barakaldo Antzokian hasiko da 18:00etan. Erakustaldiko atalaren barruan, Folkwang University of the Arts eskola alemaniarrak BAHAR and OMID spring AND Hope aurkeztuko du.

Beste aldetik, Kafe Antzokira salto eginez, 20:30ean Laburract, lan laburren lehiaketa hasiko da Emma Fishwick australiarraren In human on her sleewe lanarekin. Ondoren, Fernando Belfiore brasildarrak The miserable thing gorputz garaikidearen sumisioa, alienazioa eta honen intentsitatea aurkeztu eta aztertzen dituen koreografia ikusiko da.
Jarraian, eta erakustaldiaren barnean, ikuslegoak Madrilgo Colectivo la casa del árbol taldearen zuzeneko zine grabazioan parte hartu ahal izango du. Manual básico de cine experimental lanean aktoreek gidoi bat grabatzen dute zuzenean gorputz-kamara arteko hizkuntzan babesten diren bitartean.

Gero kontzertua izango da ACTnight lelopean. Herbeheretako Bai-Thopss eta Euskal Herriko Anai-Arrebak taldeek joko dute.

Datozen egunetako ekimenak ere hemen begiratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button