ARTEA

Arte Ederretako ikasleen “GrAL” erakusketa

EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen X. Erakusketa abian da Bilboko Bizkaia Aretoan, eta urtarrilaren 11 bitartean izango da ikusgai.

Bertan, 2022-2023 ikasturtean, zentro horretan irakasten diren hiru graduetako (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 46 ikasleren Gradu Amaierako Lanak (GrAL) biltzen dira.

Erakusketa horrek 10 urte bete ditu aurten, eta Arte Ederren Fakultateko azken hamarkadako historia ordezkatu nahi du aurtengo ekimen honek. Ismael Manterola Arte Ederren Fakultateko dekanoak honakoa esan du horren harira: “Zailtasunez betetako ibilbidea izan da, Bolognako akordioko aldaketek garai bateko karrerak graduak bilakatu zituen, horrek aldaketak ekarri zituen irakaskuntzan, horien artean aipagarriena Gradu Amaierako Lana izan zen. Hain zuzen ikasleek egin behar duten azken lana gradua lortzeko. Arte ikasketak borobiltzeko lana izan beharko litzatekeenez, erakusketan biltzea bururatu zitzaien Fakultateko garai hartako arduradunei. Orain dela 10 urte zalantzaz betetako garaia zena, gaur egun bere heldutasunera iritsi dela esan dezakegu; GrALa zer zen edo izan behar zuen ez jakitetik formula fintzera pasatu gara”.

Erakusketan, besteak beste, margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude.

Proposamen artistiko guztiak ikusi ahal izateko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button