ARTEA

"Libertad para los muertos" argazki erakusketa Espacio Marzanan

Madrilgo hilerri zibilak, Almudena eta judutar hilerriekin batera, ekialdeko nekropolia osatzen du. Hilerri honen jatorria 1883. urteko errege ordena batean dago, zeinek hilerri katolikoaren ondoan jarri behar zela esaten zuen. Erlijio horretatik at zegoen jendearentzako, alegia.

Hor daude lurperatuak Espainian izan diren iraultzaile asko, tartean, Espainiako Alderdi Sozialistako fundatzailea, Pablo Iglesias; lehenengo Errepublikaren presidentea, Estanislao Figueras; edo Dolores Ibarruri La Pasionaria.

Epitafioak iraultzaile hauen ideiak irudikatzen dituzte: "Ez negarrik egin/ borroka jarraitu/ aurrera beti/ hilobien gainetik" edo "Heriotza eta gero ezer ez dago". Sinbologia anarkistaz eta komunistaz beteriko hilerria da. Libertad para los muertos erakusketaren irudiek, egun utopiek betetzen dituzten paperaren berri ematen dute.

Democracia kolektiboak urteak daramatza erakusketak prestatzen eta helburua, artea eztabaidara eta ideien enfrentamendura eramatea da. Kolektiboak aldizkari baten edizioan ere lan egiten du eta komisario jardueran aritzen dira.

Espacio Marzanak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button