IKUS-ENTZUN

“80 Egunean” proiektatuko da Iruñeko “Zinemako Heroiak” zikloaren eskutik

Aurrera jarraitzen du Iruñeko Iturramako eta Sanduzelaiko civivoxetan Zinemako Heroiak zine zikloak, eta gaur berton, beste hitzordu bat dugu, Iturraman, arratsaldeko 18.00etan: 80 Egunean (2010),  Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendutako drama kuttuna .

Filmaren laburpena honakoa duzue:  “Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina. Gaztetan zuten harreman ona oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Elkarrekin gozatu eta dibertitzen dira, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari edo bihotzari?”. Gaurkoa, euskarazko ikus-entzunezko bakarra izango da.

Urtarrilaren 21era bitarte garatuko da zinema zikloa eta pantailaratuko dituen filmetan, emakumeen unibertsora gerturatzeko ahalegina egin nahi da: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Hala, eman diren filmen artean ditugu esaterako, Isabel Coixeten La Librería (2017); Lee Su-jin Hego Korearraren Han Gong -Ju (2013); Jonathan Dayton eta Valerie Faris zuzendari estatubatuarren  Little  Miss Sunshine (2006); edota Martin McDonagh Erresuma Batuako zuzendariaren Three Billborads Outside Ebbing, Missouri  (Tres Anuncios En Las Afueras. 2017).

Xehetasun guztiak iruñakulturada webgunean  ditutzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu