ESZENA

Dantza Zirkuituak “Hooked” eta “Lauesku” aurkeztuko ditu, Eibarren

Bihar, ostirala, Lasala konpainiak Hooked eta Lauesku koreografiak aurkeztuko ditu, Eibarko Coliseo Antzokian, 20:30ean.

Judith Argomaniz da Lasala dantza garaikideko konpainiaren zuzendaria. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko bidean, eta eremu horretan kokatu beharko ditugu biharko sorkuntzak.
Dantza Zirkuituren arabera,  Hooked lanean, “gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboa izateko duen etengabeko beharra islatzen da, eta baita horrek dakarzkion ondorioak ere. Afektibitate-harremanetan izaten den atxikimendu eta mendekotasun emozionalerako arriskuaren inguruan ikerketa egiten du koreografia-hizkuntzak.
Lauesku 22 obrak, bestalde, barne-gogoetara bultzatzen du honako gai honen inguruan: zergatik men egin naturaltasun eta otzantasun osoz ezarritako arau, ohitura eta inposaketei, eta zergatik ontzat eman aldez aurretik finkatutako soluzioak eta erantzunak?”

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenean 33 konpainiaren 71 emanaldi eskainiko dira urtarrila eta abendua bitartean, 22 antzeztokitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button