ESZENA

Umore Azokak laurehunetik gora proposamen jaso ditu

Joan den urtarrilaren 21era arte zabalik egon den deialdira, orotara 338 erakunde aurkeztu dira. Konpainiekin batera ordezkari-artistiko eta banatzaileek ere euren eskaintzak proposatu dituzte. Hori dela eta, Umore Azokako antolatzaileek eta batzorde artistikoak laurehunetik gora egitasmo aztertu eta baloratu beharko dituzte.
Hamabigarren edizioaren programazioa osatuko duten berrogeita hamar ikuskizunen hautaketa egingo da gero.

Jasotako proposamenetatik %10 Euskaditik heldu dira; beste %62,2 Estatu espainoleko komunitate guztietatik eta gainontzeko %27,8a munduko kontinente guztietatik.

Leioak, lau egunez, antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokak. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera eskainiz, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa bilakatuz.

Umore Azokak fresko irauten du, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker.

Umore Azokak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button