ARTEA

Emakume bakoitzaren bizipen pertsonala

Zarautzeko Photomuseum aretoan, Idoia Telleria Maritxalar artistak Ni naiz, Idoia izeneko erakusketa paratu du, azaroaren 26ra arte ikusgai izango dena.

Artistak berak azaldu du zertan den proiektua: Ni naiz, Idoia proiektua Idoiaren lan pertsonala da. Idoiaren izatea, jatorria, identitatea eta Idoiaren “ni” guztiak aztertzen ditu. Bizi den espazioan onarpena izatea eta berarekin integratzea, harremantzea eta gorputzean bizitzea du helburu. Argazkia ingurunearekin harremantzeko eta integratzeko bidea ematen dion bitartekoa da. Bizipen pertsonala eta naturarekin konektatzeko prozesua da. Bere gorputza biluzia argazkitzen duen argazkilaria izanik, autoerretratuarekin esperimentatzen da. Esperimentazio eta esperientzia horren bidez, autoezagutzarako, ongizaterako eta ahalduntzeko metodologia eskaintzen da. Autoerretratuak egiteko, natura aukeratu da. Naturak lagundu, eutsi eta bien arteko elkarrizketa sortzen du. Naturan eroso, lasai, bakean eta, batez ere, bere burua epaitu gabe sentitzen da. Idoiaren barne-galderei erantzunez, naturak esposizio bikoitzean erantzuten dio, Idoiaren gorputz biluzi zatiekin fusioan jartzen. (…) Ni naiz, Idoia obrak jendeari eta, batez ere, emakumeei, emakume bakoitzak bizipen pertsonala duela erakutsi nahi die. Baina, esperientziak partekatuz, onartu, ulertu, aurre egin, geure buruarekin konpromezua hartu, ikasi eta gainerako emakumeekin eta gainerako izakiekin enpatizatu dezakegula jakitera eman nahi die.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button