BESTELAKOAK

“Ni, Zu, Chantal” mintegia, Donostian

Donostiako Kaxilda guneak Chantal Akerman artistari buruzko Ni, Zu, Chantal izenburuko mintegia hartuko du ekainaren 30etik uztailaren 1era arte. Mintegia Arrakalatuta programak ondu du, Tabakalerarekin batera.

Arrakalatuta KaXilda lantaldetik antolatu den topaketa eta lantegi programa bat da. Parte hartu nahi izanez gero, bidali mezua ekainaren 12a baino lehen: arrakalatuta@kaxilda.net.

Zinegile, idazle eta ekoizlea, egungo zinegile azpimarragarrienetakotzat hartu izan da, 60ko hamarkadatik ari da zinea egiten, eta 90eko hamarkadaz geroztik, bideo instalazioak ere ekoitzi ditu, “film independente kontzeptuari, edo egotzi zaion beste edozein kategorizaziori, esanahi berriak emanez”.

Antolatzaileen arabera, “mintegi hau modu askotan izenda genezake. Akermanekin, gestualitateak eta koreografiak bere lanean duen lekuaz hitz egin nahi dugula jasoko lukeen zerbait. Irudi eta errelatoaren artean jarduteko – arduratzeko, agerian jartzeko – aukeratzen dituen moduei buruz. Ardura izan/jarri, atender. Ad- (gertutasuna) eta tendere (-rantz luzatu). Keinu indibidualaz eta hurreneko politikoarekin duen erlazioaz. Filmatzeko keinuaz”.

Informazio gehiago: arrakalatuta.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button