ARTEA

Ignacio Llamas artista sarituak erakusketa paratu du Bilbon

Toledo hiriko Ignacio Llamasek Waiting for you argazki-erakusketa inauguratu du Bilboko Vanguardia galerian. Asun Montejano da erakusketaren komisarioa eta zabalik izango da ekainaren 16ra arte. Madrilgo Arco ferian, 2016an, Llamasek Bizirik Dagoen Artista Onenaren saria jaso zuen, Arte Kritikarien Espainiako Elkartearen eskutik.

Erakusketan obra ezberdinak daude ikusgai, eta  lan horiek artistaren obran ibilbidea egitea ahalbidetzen dute. Hala, galeriaren gune batean, Llamasek aulki bat paratu du irudi bakoitzaren lehen planoan, norbaiti itxaroten egongo balitz bezala, waiting for you.

Beste batean, azken urteetan egindako lanak jarri ditu ikusgai: muralak, arkitekturak, geometriak… edo Incertidumbres obra. Lan horri esker Bizirik Dagoen Artista Onenaren saria jaso zuen Arco ferian 2016an. Galeriako azken  horman, azkenik, artistak eszenografiak sortu ditu, zuri eta beltzezko argazkiak erabiliz.

Maiatzaren 26an, Bilbao Art Distrit ekimenarekin batera, Ignacio Llamas galerian bertan izango da.

Informazio gehiago: bilbaoartdistrict.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button