IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” film laburren lehiaketa prest

Ordu kopuru horretan filmak egin behar dira, horixe da erronka. Lehiaketa berezi hori azaroaren 2an hasiko da Elorrion, arratsaldeko 17:00etan. Ordu horretan, antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren buruan filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Hortaz, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.

Jaialdiaren helburua “multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti”.

Betiko lez, filmaren irudietan aurretik antolatzaileek proposatuko esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dira, eta behin hasita, talde bakoitzak “bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko”.

Filmen emanaldia azaroaren 3an, gaueko 10:00etan izango da, eta ostean, sari banaketa egingo da. Sari nagusia 700 eurokoa da, eta finalistak 500 hartuko ditu.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu