ESZENA

Gaitzerdi Teatroaren Ikerkuntzarako Guneko Kabia taldea saritua Andaluzian

Gaitzerdi Teatroaren Ikerkuntzarako Guneko Kabia taldeak Decir lluvia y que llueva izeneko obra antzeztu du duela gutxi Andaluzian, eta bertan saritua izan da.
Udazkenean lan hau euskaraz ikusteko aukera ere egon da
Euria esan eta euria erortzea izenburupean.

Edozein eraikiren edozein patio. Ikuspuntuaren arabera, egun ona edo txarra. Biztanleak patiora jalgitzen dira. Eta orduan, igarobide hutsa, elkarrizketa eta topaketa hutsalen aterpea den leku
hura, amets eta amesgaiztoen espazio bilakatzen da, non denbora eta espazioa malguak eta amaigabeak diren.
Lantzean behin, helduen begiekin galdutako haurtzarora begiratuko balu legez. Pertsonaiak, orduan, apurtutako ispilu baten zatietan islatzen dira, egunerokotasuneko egoeren atzealde poetikoa erakutsiz.

Taldea ikuskizunerako ideiak ikertzen hasi zenean ezaugarri plastikoa zuten eszena asko sortu zituen. Gaur egungo ikuskizunak irudi horietatik edaten du. Ametsetako ikusmen poetikoa erakusteaz gain, ideia hori azpimarratzen zuten testuak txertatu dira. Joseba Sarrionaindiaren imajinario poetikoan askatasunez oinarritu da taldea lana ekoizteko.

Zuzendaritza eszenikoaz Borja Ruiz arduratu da eta obran parte hartzen duten aktoreak Yolanda Bustillo, Maria Goirizelaia, Sara Gonzalez, Oskar Garcia, Karol Benito, Joseba Uribarri, Ane Pikaza, Iosu Florentino eta Juana Lor dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button