LITERATURA

Zure bizitza idatzi

Jasone Osoro idazleak Zure bizitza idatzi izeneko ikastaroa emango du Bilboko Foru Liburutegian, urriaren 2tik azaroaren 20ra arte. Izena emateko epea zabalik duzue irailaren 27ra arte.

“Gure barruan dago dena. Bizi izan dugunak eta baita bizi izan ez dugunak ere egiten gaitu. Ikastaro honen helburua gure emozio, sentimendu eta jarrerak identifikatu eta ulertzea da eta horretarako idatzi egingo dugu. Diziplina ezberdinetatik abiatuko gara, adibide gisa erabiliko ditugu egunerokoak, ipuin laburrak, poesia, komikiak, zutabeak, albisteak, publizitatea, zinea, argazkilaritza eta musika, eta beste batzuek egin dituzten artelan horietan oinarrituz, gure burua ezagutuko dugu; genero ikuspegia ere txertatuz. Bizitza idaztea norbere burua ezagutzeko modua ere bada.”

Ikastaroak ere bestelako helburuak baditu, hala nola, orri zuriaren aurreko beldurrari aurre egitea; genero ikuspegitik, gertaerak edo sentimenduak ulertzeko idaztea; bizipenak partekatzea, epaitu gabe; eta sendatzeko eta ahalduntzeko sortzea.

Metodologia honetan datza: bi orduko klaseak izango dira. Lehen orduan astero landuko den gaiari buruzko azalpena eskainiko da, horretarako disziplina ezberdinak landuz eta erakutsiz, hala nola literatura, zinea, telebista, pintura, dantza, argazkilaritza, sukaldaritza… Gai horien inguruko hausnarketa eta eztabaida sustatuko da partehartzaileen artean. Bigarren orduan, berriz, idatzizko ariketa egin beharko dute eta gainontzekoekin partekatu.

Informazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button