ESZENA

“Biutz” lana taularatuko dute Errenterian

Zazpit’erdi eta Rouge Eléa taldeek zirkua, bideoa eta zuzeneko musika uztartzen dituen Biutz lana aurkeztuko dute igandean, apirilak 6, Errenteriako Niessen aretoan, 19:00etan. Duela bi urte estreinatu zen obra, eta gurean ikusteko azken aukeretako bat izango da Errenteriakoa.

Zirkuaren, bideoaren eta zuzeneko musikaren arteko mugak gainditu nahi ditu obrak, mugaren ideia bera lantzeko xedearekin, izan ere, Ceuta eta Marokora egindako bidaietan jasotako materialekin ondu dute obra.

Material horiek askotarikoak dira: irudiak, hitzak, soinuak, esperientziak… betiere, muga kontzeptuaren inguruko gogoeta egiteko asmoz.

Horretarako, Corine Cella dantzari eta zirku artistak gorputza eta aireko tresnak erabiliko ditu; Zazpit’erdiko David Aguilar eta Pello Gutierrezek bideoak jarriko dituzte; eta, amaitzeko, Ander Fernandez istorioaren narrazioaz arduratuko da, gitarra eta ahotsa baliatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button