BERTSOTAN

Bertso-Derbia, bertsoa eta futbola

Barikuan, otsailak 22, 19:00etan, Bertso-Derbia izeneko bertso-saioa entzuteko parada egongo da BBK Aretoan.

BBK Salak eta Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioaren kolaborazioarekin, Bertso-Derbiaren lehenengo edizioa antolatu dute; Athletic Club eta Real Sociedad taldeen arteko derbi berezia izango da gai nagusia, bertsotan.
Talde bakoitzak klubek izendatutako kapitain bat izango du, eta beste bi bertsolari, webgune eta sare sozialetan jasotako botoen arabera hautatutakoak.

Ekitaldi honen helburua zera da: talde bien artean dagoen aurkakotasun zintzoa eta derbietan egoten den giro ona aldarrikatzea.
Horrekin batera, kultura partekatu hori sendotu eta futbolaren gaia sustatzea bertsolaritzaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button