ARTEA

Zumetaren pinturak eta Donezarreren eskulturak, Donostian

Donostiako Ekain Arte Lanak galerian Jose Luis Zumetaren margolanak eta  Pablo Donezarreren eskulturak jarri dituzte ikusgai urriaren 26ra arte.

Zumetak formatu txikiko 24 koadro paratu ditu, gehienak bidaietan eginak; Donezarrek, berriz, sei eskultura bildu ditu El hámster en su rueda izenburupean, lan horietan pintura eta argazkia ere txertatu ditu.

Iragan neguan Buenos Airesera eginiko bidaian egin zituen Usurbilgo pintoreak 24 lan horiek, bidaiatzen ari zaren bitartean pintatzeko formatu erosoa baita. Paper gainean eginiko akuarela koloretsuak dira, eta ez dago loturarik haien artean, lan intuitiboa baita.

Donazarreren dozena erdi piezak, sinpleak dira, batzuk sabaian jarrita daude eta kaiola eta kate itxura daukate, altzairuzkoak dira, eta gizartearen metafora bat irudikatzen dute, modu sinplean, konplikazio handirik gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button