
Otsailaren 8an Romano, Sclavis eta Texier musikari frantsesek Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo duten kontzertuarekin hasiko da 2013ko 365 Jazz Bilbaoren egitaraua.
Wright, Ravi Coltrane, Tom Harrell, Cleveland Watkiss Quartet, Medeski, Martin & Wood, eta Avishai Cohen izango dira, besteak beste, Bilboko hainbat agertokitan joko duten musikariak.
Otsailaren 8an joko duen hirukote frantsesari dagokionez, Louis Sclavis klarinete-jolea, Aldo Romano bateria-jolea eta Henri Texier kontrabaxu-jolea, jazz frantsesaren eman dituen musikari bikainak dira.
1995ean, Carnet des routes izenburuko lana plazaratu zuten. Disko horretan Afrikako hainbat herrialdetako musiken eraginak jaso zituzten. Grabazio horren atzetik, Suite Africana eta African flashback etorri ziren 2000 eta 2005 urteetan, hurrenez hurren.
Honatx 365 Jazz Bilbaoko kideek urte osorako ondu duten egitarau osoa: martxoaren 15ean eta 16an, Joaquín Chacón Trío Promenade; martxoaren 22an eta 23an, Joshua Edelman Trío, eta 29an eta 30ean Rocío Faks Quartet.
Maiatzaren 10ean eta 11n, Blas Fernández Project taldeak joko du, eta ekainaren 7an eta 8an Andreu Zaragoza Quartet bandak.
Udazkenean, amaitzeko, bi jazz emanaldi izango dira: urriaren 18an eta 19an, Gonzalo Tejada Quartet, eta azaroaren 1ean eta 2an, Sacratif Trío.
Taldeei buruzko xehetasun guztiak 365jazzbilbao.com webgunean irakur daitezke.



