MUSIKA

Magnetico Grupo Robot eta Elortegi Anayak taldeek Bermeon joko dute

Magnetico Grupo Robot (Bermeo) eta Elortegi Anayak (Bakio) Bermeoko Beleza Malandra Ateneo Kulturalean joko dute ostiralean, hilak 11, 22:30etik aurrera.

Bermeoko Magnético Grupo Robot proiektuan El Desvan Del Macho, Munsterland, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, eta Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte. Egun, lan berria prestatzen ari dira. Honatx Nontzeberrin egin genien elkarrizketa martzianoa.

Bestalde, Elortegi Anayak taldea Killministers izenarekin jaio zen, baina egun, euskaraz abesten dute, eta Elortegi deiturarekin agertzen dira anaia bakiotarrak dira. Aurten, bost kantuko EPa grabatu dute Urdulizeko Tio Pete estudioetan, Jose Lastraren gidaritzapean. Power-pop eta rock erritmoak uztartzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button