ESZENA

Zirkuaren inguruko “Festival ZKZ Topaketa”, Bilbon

Bilboko Pabellon 6an, Zirkozaurrek ZKZ zirkuko artisten topaketa antolatu du. Hirugarren edizio honetan, kalitatezko programa bat prestatu dute, eta egitarauan zazpi konpainiaren ikuskizunak eta prestakuntza-tailerrak programatu dira abenduaren 4tik 8ra bitartean.

Festival ZKZ Topaketa “jaialdi eta topagune bezala sortutako ekitaldia da, jatorri desberdineko artisten arteko harremanak bultzatu nahi dituena. Aldi berean, zirku sektorea sendotuko duten sareak eta zirkuituak sortzea sustatu nahi dugu. Gainera, jaialdia Zorrozaurre auzoarekin konprometituta jaio da, baita Bilboko eta Bizkaiko gainerako herritarrekin eta hurbildu nahi diren pertsona guztiekin ere”.

Barikuan, abenduak 4 abiatuko da jaialdia, 19:00etan egingo den Zirkozaurreko Egoitza Artistikoen erakustaldiarekin. Hurrengo egunean, abenduak 5, 12:30ean, La Testa Maestra konpainiak Hijos De Fruta egingo du, eta egun berean arratsaldean, 19:00etan, D´Click taldeak Isla izeneko lana oholtzaratuko du. Abenduaren 6an bi proposamen antolatu dira: 12:30ean, Wooow (Nando Caneca), eta 18:00etan, Piensa en Wilbur (Wilbur).

Abenduaren 7an, Traspediante taldearen txanda izango da Up2down lanarekin, eta 8an, La Banda de Otro taldearena Yee Haw! obrarekin.

Ikusgarri eta taldeen gaineko informazio gehiago hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button