ARTEA

Montehermoson artista gazteen erakusketak paratu dituzte

 

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederretako Fakultateak lankidetzan, Artea eta Ikerketa proiektu-deialdia atondu ohi dute. Hala, 2010eko deialdiaren baitan aukeratu dituzten egitasmoak jada ikusgai daude irailaren 18ra bitartean.

Honako hauek dira hautaturiko arte-egitasmoak: Formas de leer (Erick Beltrán); El rayo verde (June Crespo); LaLana (Oier Etxeberria); Unknown Unknown (Agnieszka Kurant); General Plan (Marina Naprushkina); Actos Remotos (Filipa Raposo); This is Love, This is Love?, This is Love! (Ainize Sarasola); Praneet Soi (Sri Nagar).

Bestalde, Oier Iruretagoienaren eta Imagen 2431 artistaren erakusketak bisitatu daitezke irailaren 4a bitarte Next erakusketa-programaren baitan.

Iruretagoienak (Errenteria-Orereta, 1988) soinuekin eta eskultura-objektuekin loturiko erakusketa paratu du. “Soinuak, objektuen moduan, espazioan instalatuta egongo dira. Estudioan ere utzi izan ditut egun eta gau osoetan jotzen. Soinu horiek inor gabe hor daudela jakitea gustatzen zait; orain hiru hilabete emango dituzte jendearekin jotzen”. Bestalde, Imagen 2431 (Palencia, 1986) artistak, Abandonaturiko Zientzia Fikzioa izeneko obra aurkeztu du.

Erakusketa hauen inguruko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button