ESZENA

Zirkozaurrek “Festival ZKZ” topaketa antolatu du asteburu honetan

Laugarren edizioa egingo du Festival ZKZ Topaketak Bilbon, abenduaren 3tik 8ra egingo dena, eta bere programan zirku galak, ikuskizunak, masterclass eta prestakuntza tailerrak bilduko dituena.

Aurten, hiru zirku gala eta estatuko konpainia finkatuen zortzi ikuskizun eskainiko dituzte. Estilo askotariko proposamenak daude, eta jende guztiarentzat. Emanaldiak Etxebarria Parkean jarriko duten karpan eta Bilborocken izango dira. Publiko guztientzako programazio erakargarriago batez hornitu dute jaialdia, abenduko jai-zubirako, eta gainera denetarik izango da: galak eta zirku garaikideko ikuskizunak, tailer entretenigarriak eta maila goreneko masterclass garrantzitsuak.

Dakikezuenez, “Festival ZKZ Topaketa jatorri desberdineko artisten arteko harremanak bultzatzeko sortu zen, sektorea sendotuko duten sareak eta zirkuituak sortzen lagunduz. Hasieratik, hertsiki lotuta eta konprometituta egon da babesten gaituen Zorrotzaurreko auzoarekin, bai eta Bilboko, Bizkaiko eta hurbildu nahi duten gainerako herritarrekin ere”.

Programazioa gaur abiatuko da Auzoko zirkua erakusketarekin. Zirkua, bere kontzeptu gaurkotuenean, hainbat entzule talderengana hurbiltzea du helburu, irudi tradizionalarekin oraindik dauden oztopoak hautsi nahian.

Egunez eguneko programazio ederra kontsultatu nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button