MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdia hiriaren erdigunean ere zabalduko da

Bilbao BBK Live jaialdiak hainbat emanaldi ondu ditu Bilboko erdigunean. Hala, ohiko Hirian eta Bilbao BBK Live Bereziak ekimenez gainera, aurten nobedade bat gehitu dute: “Night +Day, musikaz, zinemaz, irratiaz eta afterpartiez betetako astebete The xx-en eskutik, uztailaren 6tik 11ra”.

The xx taldea izango da aurten estreinakoz egingo den Night +Day egitarauaren komisarioa.  Besteak beste, Jamie xx & more-en emanaldia izango da; kontzertu nabarmena eta magikoa izango da. Aurki iragarriko dituzte Night + Day egitarauren eduki guztiak.

Bilbo Zaharreko hainbat tokitan egin ohi den Hirian jaialdi urbanoa maiatzaren 26an egingo da, eta ondoko taldeek parte hartuko dute: Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_Txef_A, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!.

Horretarako hainbat agertoki muntatuko dituzte: Hiru Zutabe Plaza, Martzana Kaia, Maiaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza, Bilbo Zaharra Plaza, Maiatzaren Bia eta Bilborock aretoa. Horrekin batera, Maiatzarenbiko azoka, eta Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala egingo dira.

Bilbao BBK Live Bereziak, bestalde, uztailaren 12, 13 eta 14an egingo dira, ondoko lekuetan: Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak), Albia Lorategia, Areatzako Kioskoa, Erribera, San Mames (kanpoaldea), itsasadarreko itsasontzi bat eta BBK Aretoaren kanpoaldean.

Saio berezi horietan hauexek joko dute: D’Valentina, Gengahr, Grises, Joe Crepúsculo, Meute, Neuman, Parquet Courts, Polock, Rural Zombies, Triángulo de Amor Bizarro, Venturi eta Yawners, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button