Nontzeberri

Araban prest dute urteko azken antzerki jaialdia

Abenduaren 27tik 29ra 150gr. izeneko jaialdia egingo da Montehermoso Kulturunean.  150gr. arte eszenikoen jaialdi alternatiboa da eta Gasteizko Pez Limbo eta El Mono Habitado konpainiek sustatzen dute. Hiriko espazio ez-konbentzionaletan eskaintzeko asmoz jaio zen, eta hainbat ediziotan Gorbea kaleko merkatuan egin zen. Pandemiarekin, jarduera Montehermoso Kulturunera lekualdatu zen, eta ordutik leku horretan mantendu da.

Jaialdiaren 13. edizio honek lau pieza labur eskainiko ditu egunero, bakoitza lau emanalditan, eta toki guztietako konpainiek eskainitako 12 ikuskizun taularatuko dira. Horrela, programazioak 60 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu: Montehermosokoak, Dendaz denda atalarenak  eta Agurainen egingo diren beste hiru.
Izan ere, jaialdia Gasteizen egin arren, aurten hiritik kanpo ere ikusiko da, eta Agurainen ikuskizunak eskainiko dira.

Piezetan denetarik oholtzaratuko da, antzerkia, txotxongiloak, dantza, performancea, narrazioa edo clowna.

Egunez eguneko saioak zertan diren, egin klik hemen.

Exit mobile version