BESTELAKOAK

Ziortzako kontzertuak

 

Eliz Kontzertuen izenburupean, Ziortzako Kolegiatako musika-jarduera jaio zen 1989an.  Hasiera-hasieratik kontzertuek erabateko babesa izan dute Kolegiataren ardura hartu zuten zistertarren eta entzule leialen aldetik.  Hala, aurtengoa Ziortzako kontzertuen XXIII. edizioa izango da.

Honatx egitaraua: hilaren 28an, larunbatez, Ioseph De Echabarriaren 1686ko organoaren eta tronpetaren arteko elkarrizketa izango da, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredoren eskutik.

Hurrengo egunean, maiatzaren 29an, igandez, G. B. Pergolesiren Stabat Mater abestia Ana Uriarteren batutapean entzungo da. Omnes Koralak eta Nuria Orbeak eta Ainhoa Zubillagak parte hartuko dute, horiek guztiak BIOS Kamara Orkestaren zuzendaritzapean. 

Ekaineko lehen asteburuan, hilak 4, larunbatez, Khantoria hirukoteak omenaldi txiki bat egingo dio duela laurehun urte, 1611n, hil zen Tomas Luis de Victoriari, eta horrez gain, glosa instrumental batzuk eskainiko dituzte.

Azkenik, ekainaren 5ean, igandez, Asier Polo izango da, Carlos García Bernal klabezinarekin batera, J.S. Bach jaunaren sonata batzuk joko dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button