Emakumezko zuzendari eta ekoizle berriei film luzeen proiektuen azken fasean laguntzen dien programa da Noka Ekoizpena. Izan ere, Noka Ekoizpenak denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskainiko die zinegileei.
Zineuskadik sustatuta eta Tabakaleraren laguntzarekin, Noka Ekoizpena programaren lehen modulua apirilaren 12an garatu zen Bilboko Artxibo Historikoan, eta bertan, hautatutako zuzendari eta ekoizleek beren proiektuen aurkezpena egin zuten: Nerea Castrok (zuzendaria) eta Gádor Camachok (ekoizlea) Canción Animal azaldu zuten, eta Joana Moyak (zuzendaria) eta Paloma Hernández Gonzálezek (ekoizlea) La Koreana lana.
Orain, Noka Ekoizpena osatzen duten bost moduluetatik bigarrena maiatzaren 24an egingo da, Gasteizen. Topaketa honetan Alauda Ruiz de Azuak pertsonaien inguruko modulu espezifiko bat emango du, Sara de la Fuentek produkzio zatia mentorizatzen jarraituko du eta jasangarritasunari buruzko saio bat emango du Bilibin enpresako Eneko Muruzabalek. Hurrengo moduluetan Sara de la Fuente Monederok hartuko du Marisa F. Armenterosen lekukoa mentore lanetan.
Programaren helburuetako bat “aurrekontu doituak osatzea da, Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren (Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua) zein nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionalen laguntzak eskatze aldera. Gainera, parte-hartzaileek ekoizpena planifikatzeko laguntza jasoko dute, filmaketarekin hasi ahal izan daitezen. Prozesua amaitzeko, pitch profesional bat egingo dute Abycine Lanzan, zinema independenteko profesionalentzako erreferentziazko merkatuan”.