IKUS-ENTZUN

“Zineraiki”, eraikuntzaren inguruko zinema zikloa

Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak (COATARABA) bere 50. urteurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu ditu, tartean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Zinema eta Eraikuntza izeneko ziklo bat. Horren osagarri, bi musika kontzertu eta lau jardunaldi tekniko ere antolatu dira.

Zineraiki: Zinema eta Eraikuntza zikloa azaroaren 10era bitartean egingo da, sei saiotan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Helburua da “azpimarratzea eta hausnartzea sektoreak jorratzen dituen alderdien arteko lotura, hala nola auzoak birgaitzea, obra batek ekar ditzakeen buruhausteak, edo eraikuntza prozesu bateko esku hartzaile bakoitzak duen balioan.”

Martxoaren 10ean, El manantial (1949) filma pantailaratu zen. Gaur berton, hilak 31, En construcción (Jose Luis Guerín, 2001) filma ikusteko aukera egongo da. Mendearen eta milurtekoaren amaiera. Bartzelonan, eraberritze plan batek bete-betean eragingo die filmaren agertoki den auzoko bizilagunei. Eraikina eraistea, obren bilakaera, etxebizitza bloke bat eraikitzeak dakartzan lan eta gizarte inplikazioak… eta hori guztia, beren bizi espazioa obren eraginpean dutenen ikuspegitik.

Datozen hilabeteetan pantailaratuko diren filmen gaineko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button