Zinebiklub, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI 54) azken edizioan eskainitako Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko lan hoberenen erakusketa eskainiko da Otxarkoagako Udaltegian, 19:30ean. Gaur eta bihar saio bereziak izango dira.
Gaur, ekainak 11, asteartean honako tituluekin gozatu ahalko dute zaleek:
• Aztarnak (Mikel Zatarain, Dok, 28´)
• Cosas de críos (Jonathan Ruíz, Fik, 10´)
• Deus et machina (Koldo Almandoz, Fik, 8,30´)
• El último hombre (Alain Garibi, Fik, 9´)
• Al otro lado (Neftalí Vera, Fik, 7´)
• Walkie talkie (Rubén Pérez Barrena, Fik, 16´)
Biharkoa Espainiako zinemari dedikaturik egongo da honako tituluekin:
• Tío Jess (Víctor Matellano eta Hugo Stuvens, Dok, 14´)
• La ciudad de Gao Feng (Oriol Martínez, Fik, 15´)
• El gato baila con su sombra (María Lorenzo, Ani, 5´)
• Standing fucking chickens (Noé Venegas Anabe, Dok, 10´)
• De L´inconvénient d´ètre né (Enrique Palacio, Fik, 5´)
• Vía tango (Adriana Navarro, Ani, 2´)
• Último retrato (David Varela, Dok, 10´)
• Fracaso escolar (Gracia Querejeta, Fik, 9´).
Eta azkenik, ostiralean, nazioarteko sailean honako lanak ikusi ahalko dira:
• Kirkcaldy man (Julian Schwanitz, Britainia Handia, Dok, 17,30’)
• Delivery (Fabien-Mariano Ortíz, Frantzia/Espainia, Fik, 15’)
• De objetos, sonidos y espacios (Francisco Martínez, Dominikar Errepublika, Dok, 14’)
• Independence day (Antonina Noyabrova, Ukraina, Fik, 15’)
• Wolf dog tales (Bernardine Santistevan, Estatu Batuak, Ani, 7’)