
Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak antolatuta, Donostiako Terrore eta Fantasiazko Zine Astearen eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Eduardo Zaramella gidoi-egileak telebistan eta zinemagintzan terrore generoaren idazkeraz arituko da Larrotxene-Intxaurrondo Kulturgunean burutuko den tailer batean. Ekimen formatiboa, sesio bakarrean, urriaren 23a gauzatuko da.
Zinea eta telebista serieak etengabe gauzatu dira ikus-entzunezkoaren historian. Aldiz, gaur egun duten kalitatearekin, aurrekontuekin eta maiztasunarekin ez dira sekula ere egin.
Gurean ere, terrore filmak eta telebista serieak urrats handiak ematen ari dira, arrakasta azpimarragarriarekin gainera.
Ikuspegi horretatik, hain zuzen ere, lan honen funtsezko gakoak eta ezaugarriak uztartuko dira ikastaro honetan, ikus-entzunezkoaren historian zehar Iparramerikan, Europan eta Asian eman izan diren hainbat etsenplu aztertuz, generoak, euskarriak edo eta jasotako eraginak aintzat hartuz.



