BESTELAKOAK

Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro hauek gizartearen garapenean betetzen duten eginkizunari buruz kontzientziatzeko eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu zuen 5. ebazpenaren ondorioz.

Egun honen helburuak dira, haien ondarea erakustea, ondarea beste modu batean eskaintzea eta, azken finean, ondare hori ezagutzera ematea.
Urteurren honen helburua zabala eta anbizio handikoa da, sortzen den ondarearen (artistikoa, folklorikoa, tradizionala, profesionala, zientifikoa, historikoa, sortzailea, etab.) gaineko sentsibilizazioa, haren zaintza, hobekuntza eta zabalkundea sustatzearekin batera, kultur zentroak dituen edukien eta edukitzaileen balio ekonomikoa eta sortze-balioa nabarmentzen ahalegintzen baita.

Mundu osoko museoek, egun honen inguruan, ohikoak ez diren proposamenak sartzen dituzte haien egitarauetan, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, ateak zabaltzeko jardunaldiak, bisitaldi gidatuak, …

2011ko Museoen Nazioarteko Egunaren gaia Museoak eta Memoria da. Lelo horrekin museoek oroimena gordetzen dutela, historiak kontatzen dituztela eta haien bildumetan bizi garen komunitateen oroimenerako funtsezkoak diren elementuak gordetzen dituztela islatu nahi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button