IKUS-ENTZUN

Zinemaldiaren lanik onenetakoak, Azkuna Zentroan ikusgai

Azkuna Zentroak Zinemaldiaren 68. edizioan parte hartu duten filmen lagin bat eskainiko die zinemazaleei. Atzo abiatu zen ikustaldia eta urriaren 4ra arte luzatuko da.

Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan estreinatzeko hautatutako zazpi film argitaragabe eskainiko dira. Bi euskal filmek emango diote hasiera eta bukaera zine aste honi: Akelarre Jaialdiko Sail Ofizialeko lehiaketaren parte hartuko duena (XVII. mendeko Euskal Herriko sorgin istorio bat da, ikuspuntu feminista batetik begiratuta), eta Ane, David Perez Sañudok zuzendua (Euskadin Abiadura Handiko Trena eraikitzea eragiten ari den gatazkan kokatua).

Gaurko saioan, François Ozon zuzendariaren Été 85 filma pantailaratuko da. Frantziako kritikaren iritziz, zuzendari horren film onenetako bat da. Bihar, Maite Alberdik zuzenduriko El agente topo lanaren txanda izango da. Txileko zaharren egoitza batean girotutako istorio samur hau Zinemaldiko Perlak sailean parte hartzen ari da.

Urriaren 1ean, Phyllida Lloydek zuzendutako Herself lana ikusteko aukera egongo da. Ama gazte baten istorio latza da; senar abusatzaileari ihes egin, eta etxebizitza sozialen sistema ustel eta ezgauzari aurre egin dio.
Barikuan eta larunbatean, Tsai Ming-Liang zuzendariaren Rizi / days, eta Clarisa Navasek zuzendutako Las mil y una lanak pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu