ARTEA

Marijose Recalderen “Vida Doméstica” erakusketa Gueñesen

Atzo inauguratu zen erakusketa eta urriaren 2ra arte egongo da ikusgai Gueñesko Arenatzarte eskultura-parkean. Bertan hamaika pieza dibertigarri daude, eta helburua artistak eguneroko bizimodu arrunt eta lasaiaz daukan ikuspegia ematea da. Jarrera ludikoak dituzte piezok eta animaliak agertu ditu ekintzaren bat eginez.

Eguneroko bizimodua gertu nahi izan du egileak, baina, “argi eta zailtasunik gabea”, esan du. Era berean, erakusketan jolas eta dibertsio ugari dagoela nabarmendu du: “Uste dut hori egitearen, jolastearen, ondorio dela; izan ere, piezak eraikitzen ditudan bitartean, horretan aritzen naiz: materialak aurkitu eta gauza egingaitzak saiatzen, sen onari aurre egiten. Betidanik egon da tonu alai hori nire obretan, nahiz eta bat ez etorri sortzen diren munduaren izaerarekin”.

Pieza gehienak kanpoan egoteko moduko materialekin sortu dira. Horregatik erabili ditu, besteak beste, burdina eta kotegran zementua.

Aipatutako hamaika eskulturekin batera, Marijose Recaldek beste hiru obraren hezurdura ere prestatu du. Parkean bertan amaituko dira hiru piezak Enkarterri eskualdeko hiru ikastetxetatik etorritako 122 umerekin antolatutako tailerretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button