BESTELAKOAK

Argazki Lehiaketa Zamudio herrian

Lehiaketan edonork har dezake parte, eta gaia librea da. Hala ere, Zamudioren inguruko lanak baino ez dira onartuko: hirigunea, paisaia, baserriak, industria, komertzioa… Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko ditu urte-sasoi bakoitzeko.
Lanak zuri-beltzezkoak izan ahalko dira, edo kolorezkoak. Ukitu digitala onartuko da.
Kategoria bakarra egongo da urte-sasoi bakoitzeko hiru argazkietarako. Horiek paperean aurkeztuko dira eta neurri hauek izan beharko dituzte: 18×13 cm. Horrezaz gainera, lanak CD batean ere aurkeztuko dira, jpg formatuan. Argazki digitalek 250pppko erresoluzioa eduki beharko dute, eta 30×20 cmko neurria. Lan guztiak formatu horizontalean egingo dira.

Argazkiak eta CDa gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira udal liburutegian. Gutun-azalean datu hauek eman beharko dira: izen-abizenak, telefonoa eta helbidea.
Lanak aurkezteko epeak hauek izango dira: neguko argazkiak, martxoaren 22ra arte; udaberrikoak, ekainaren 23ra arte; udakoak, irailaren 22ra arte; udazkenekoak, azaroaren 17ra arte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button