BERTSOTAN

Kuadrilla artekoaren martxa

Asteburu honetan, lau bertso-saio egin dira: poteoak Agurain eta Legution eta Gasteizen bazkari eta afari bat, eta jende gaztez bete dira saioak.

Ostiralean, bat bateko hiru talde elkartu ziren Aguraingo kale nagusian bertso-poteo bat egiteko: Aguraingo Sorginetxe, Zalduondoko Zeledonen Seme-alabak eta Gasteizko Bertxotxoak.
Larunbatean, Gasteizko Aizkorak zorroztu taldeak antolatutako saioa bat-bateko Arabar Errioxako taldea eta bertako Aizkorak zorroztu taldea aritu ziren. Saio umoretsua izan zen eta Añanako taldearen debuta izan zen bertso idatzien modalitatean, beren eskualdea ondo dakitela saltzen erakutsi zuten bertsotan.

Legution, ilunabarrean, bertso-poteo egin zuten Urkabustaiz eta Legutioko taldeen artean. “Taberna guztietatik pasatu ziren eta batzuetatik bi buelta ere egin zuten”

Gasteizko Kinkienea elkartean egin zen asteburuko azken saioa, bertso-afaria. Estuak eta Zabala taldeak antolatuta, etxeko sofaren bertso-eskolatik jende aurrekora pasatu zuten lau lagunek. Saio horretan ere Topasen dagoen Udarregitarral C.P.(CorPoration) taldeak prestatutako sorta kantatu zuten papera eskutan.

Aurrera bolie!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button