IKUS-ENTZUN

Zinema Ikusezinaren 12. Nazioarteko Jaialdia, gaurtik aurrera

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia, komunikazioa eta kulturaren bidez garapen humanoa, kulturartekoa, zuzena eta iraunkorra sustatzea helburu duen Kultura, Communication, y Desarrollo KCD GGKE elkarteak antolatzen du. Ekimenak aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituen zinema erakusten du, eta zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak programatzen dira bertan. Jaialdiak lau ardatz tematiko nagusi ditu oinarri: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Ekitatea.

Zinemaldiak konpromiso soziala bultzatu nahi du eta ezinbesteko hitzordua bihurtu da Garapenerako Lankidetzarekin, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin, genero ekitatearekin, kulturartekotasunarekin, elkartasunarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak aztertu nahi dituzten guztientzat. Ekimenak konpromiso argia du giza garapen ekitatibo eta jasangarria lortzeko.
Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdiak oro har, gizartea gonbidatzen du hausnarketa eta eztabaida egiteko, beti ere, beren fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lan ikusgarrien bidez. Halarik ere, Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEk argi dauka garai hauek ez direla onenak, “konplexuak dira, ziurgabetasunekoak. Elkartzeko garaiak izan daitezke, baina baita guztiz kontrakoak ere. Zinemak askotan erakutsi digu zoritxar kolektiboetan pertsonen onena eta txarrena azaleratu daitekeela. Kontuz ibili behar dugu harreman birtualen mundu batean korapilatuta ez geratzeko eta mugiaraziko gaituen baina elkartuko ez gaituen egoera gaseoso batean ez sartzeko. Espero dugu jaialdiaren 12. ediziorako aukeratutako 46 herrialdetako 84filmak pertsona zuzenak batuko dituen katalizatzaile bihurtuko direla”.

Gaur berton abiatuko da ekimena Azkuna Zentroan, eta urriaren 22ra bitartean luzatuko da.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button