IKUS-ENTZUN

Udazkeneko “Mendi Tour 2019” zikloak geltoki berriak ditu

Udazkenean, abentura eta mendiari buruzko lanik gogoangarriak pantailaratzeko Mendi Tour 2019 zikloak 16 geltoki berri izango ditu, horietarik asko Euskal Herrian, noski! Guztira 37 zine saio programatu ditu jaialdiak.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko pelikularik onenak makina bat hiritan eskainiko dira irailetik azarora bitartean. Hiri horietako gehienetan lehenengo aldiz proiektatuko dira joan den urteko edizioan pantaila handian ikusi ziren film zirraragarriak: The Dawn Wall, Everest Green, The Weight of Water, The Search for the Wooo, Viacruxis,… eta abar.
Ohi bezala, pelikula guztietan mendia, alpinismoa, eskia, eskalada, mendiko bizikleta, ur lasterrak, parapentea,… dira inspirazio iturri. Hortaz, hortxe dago aukera, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen hitzorduekin gozamena hartzeko.

Udazkeneko Mendi Tour 2019ko lehen geltokia Espainia aldean izango da: Valladolid. Euskal Herrian, Sopela (urriak 17) izango da lehen herria. Horren atzetik, ekimenak Markina-Xemein (urriak 27), Errenteria (azaroak 7-8), Getxo (azaroak 11-12-13-14), Basauri (azaroak 19) eta Elgoibar (azaroak 22) bistatuko ditu.

Beste aldetik, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 12. edizioko (abenduak 6tik 15era) sarrera salmenten 2. fasea indarrean dago urriaren 16ra bitartean.

Informazio guztia: www.mendifilmfestival.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button