MUSIKA

Limp Bizkit taldeak 'Gold Cobra' lan berria aurkeztuko du Bilbon

Limp Bizkit taldeak 1997 urtean kaleratu zuen Three Dollar Bill Y'All bere estreinako lana, eta milioi eta erdi ale saldu zituen platinozko disko bikoitza jaso zuelarik.

Significant Other izeneko bigarren lanak berriz, lau milioi saldu zituen, baina arrakastarik handiena 2000 urtean lortu zuten Chocolate Starfish and the Hotdog Flavored Water lanaren eskutik, zeinak Take a Look Around singlea zekarren, -doinu hori Mission: Impossible II filman agertu zen-. Amerikako Estatu Batuetako eta Kanadako zerrendetako lehen postura iritsi zen eta milioi bat kopia saldu zituen astebetean.

Sasoi oparo hartan, gainera, hainbat jaialditako buru izan ziren eta, besteak beste, Rammstein edo Korn taldeekin jo zuten. Taldea ezaguna ere bada beste artista eta bandekin izan dituen liskarrengatik, hala nola, Trent Reznor (Nine Inch Nails), Slipknot, Eminem edo Iron Maiden taldeko abeslaria den Bruce Dickinson.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button