IKUS-ENTZUN

Zinema feministaren historiak ikusgai

Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloaren bigarren edizioa ikusgai jarri du Artiumek. Zinema ziklo honen bigarren edizioaren helburua emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea da. Joan den larunbatean abiatu zen zikloa Chantal Akerman zuzendariaren News From Home filmarekin. Hilero film bat pantailaratuko da.

“Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu hori aldarrikatzea. Lehen edizioan ibilbide kronologiko bat proposatu bagenuen, oraingoan ibilbidea beste era batekoa da: filmen arteko harreman bat eraiki dugu zinemaren beraren bidez”.

Programak Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien filmak bilduko ditu.

Hurrengo saioa maiatzaren 8an izango da, eta Josefina Molinak zuzendutako Función de noche lana pantailaratuko da. “Bertan Lola Herrera eta bere senar ohia, Daniel Dicenta, elkartuko dira eta beraien bizitza errepasatuko dute, eta gidoirik gabeko emozioz betetako elkarrizketa bat egingo dute. Bertan ez da Lola Herrera eta Daniel Dicentaren bizitza bakarrik errepasatuko, emakume belaunaldi oso bat geratuko da agerian. Lola Herreraren malkoak ez dira bereak bakarrik, belaunaldi oso batenak baizik.”

Ekainaren 5ean, Margarita Ledo zuzendariaren Nación (2020) emango dute pantaila handian. Lan horretan, Margarita Ledok amaitu gabeko borroka baten kontakizun hunkigarri, borrokalari eta poetikoa sortu du. “Film honetan kontatzen da zenbat denbora behar izan dugun emakumeok eskubideak izateko, ez botoa emateko bakarrik, baita soldatapeko lana lortzeko eta independente izateko ere. Laburbilduz, zenbat kostatu zitzaigun Nazioa izatea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button