ARTEA

Entrenamenduko gela Windsor Kulturgintza galerian

Bilboko Windsor Kulturgintza galerian Eduardo Hurtadoren (Valladolid, 1986) THE BACK SCHOOL. Lesson 4 erakusketa ikus daiteke abenduaren 16a bitarte.

Erakusketa 70eko hamarkadako diapositiba sorta batean ardazten da. Diapositiba horiek, izan ere, erabilitako gauzak saltzen dituen Bilboko bazar batean aurkitu zituen artista espainiarrak. Diapositibetan zainketa prozedura batzuk jasotzen dira langileek haien bizkarrak zain dezaten, hala nola, kirol praktikak eta jolasak.

Hala, Hurtadoren helburua da Bilboko galeria trukerako espazio eta entrenamenduko gela bihurtzea hilabete eta erdiz, bere kideei ariketa batzuk proposatzeko haiek interpelatu, oharrak hartu eta kolokan jar ditzaten. Artistaren bigarren xede bat erakusketarekin loturiko argitalpen autoekoitzia plazaratzea da 2012an.

Hortaz, Hurtadok aretoa tailer bihurtuko du, bere lanaren prozesuak eta arrazoiak aztertzeko. Horrela, ariketara bueltatzea proposatuko du, eta oharrak hartzea aldarrikatuko du eraikuntza prozesu gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button